Hemen aurkituko dituzu DOBLA programaren ekitaldiak, topaketa profesionalak eta une garrantzitsuak.
Bi DOBLA deialdi zabalik
2026ko iraila — Eskaerak aurkezteko azken eguna: 2026ko urriaren 22a (osteguna)
DOBLAk bi deialdi zabaltzen ditu aldi berean, Euskadin, Nafarroan eta Euskal Hirigune Elkargoaren lurraldean egoitza duten talde artistikoendako:
Sormen egonaldi proiektuendako deialdia: mugaren alde bietan 2 egonaldi, egonaldi gastuen ordainketa 15 000 €-raino, formakuntza ibilbide bat eta tutore baten laguntza. 3 edo 4 proiektu hautatuko dira.
Dantza ikuskizunen mugaz gaindiko zabalkunderako 2. deialdia: jadanik sortutako pieza bat aurkeztea Le Temps d’Aimer la Danse jaialdian (2027ko iraila), «Danses croisées» unean (2027ko azaroa) edo Errenterian.
DOBLAren ofizialeko aurkezpena
2026ko ekainak 15 — Biarritzeko Gare du Midi antzokiko Gamaritz estudioa — 11:00
DOBLAko kideek artistak, programatzaileak, udalen teknikariak, hautetsiak eta prentsa gonbidatzen dituzte abiarazte-bilera ofizialera, proiektua eta lehen ekintzak ezagutzeko.
Sektorearen azterketa — Parte hartu
DOBLAk muga-arteko ekosistema koreografikoaren azterketa sakona jartzen du abian. Konpainiak, hedapen-lekuak, teknikariak, irakasleak: zure parte-hartzea ezinbestekoa da.
Azterketan laguntzeko, jarri harremanetan helbide honetan: contact@dobla.eu.